Amak azaldu zidan nire gela, nire betiko gela, moldatu nahi zuela. Hamaika poltsa prestatu zizkidan nire gauzekin. Haien artean askotariko gauzak zeuden: kirol eta musika aldizkariak, hainbat gutun eta postal &bat edo beste maitasunezkoak&, argazkiak& Baina, haien artean, aspaldiko musika kaseteekin batera, beste zinta bat aurkitu nuen: 1985-1986 ikasturtea.A aldea bukatu zenean, B aldea jarri nuen. Oso hunkigarria zen guztia.Zer gordeko zuen kasete horrek?