Maleta txiki honetan irakurtzeko liburu bat eta jolasteko buru-hausgarri bat daude. Bi euskarrietan hainbat animalia azaltzen dira, eta horietako bakoitzak gogokoen duena erakutsiko digu: baleak itsasoan murgiltzea maite du, tximinoak mihia ateratzea eta hartzak zuhaitzen kontra igurztea... Ipuina zein jokoa marrazki samurrez eta koloretsuez hornituta daude, eta edonora eramateko egokiak dira maletatxoan sartuta.
Dimensiones: 17 (alto) x 17 (ancho) cm / Nº de páginas: 12 / Peso: 420 g