Murru osteko bonbillak argitasun doi-doi bat bidaltzen digu, iluntasun arindu bat esango nuke. Simut! &oihu dagit berehala&. Argia! Argia dakust!! Etzanda erori naiz Simut belaunikatuaren kontrara. Ez daiteke, baina bada. &Eta argia egin zen&. Tentetu naiz pixka bat makur (1,50 m), eta Simut zulotxotik begira dago, geldi-geldi, estasian. Denbora batera, alanbretxoa bertan sartuta uzten du, eta besarkatzen nau, dardarka esanez: Nezu! Argia ekarri diguzu! Eta argiak apaiz bat besarkatzen harrapatu nau.