Airea ez da debalde: [habanako gaukaria] (Tapa blanda)

Características

Ez zekiela &zioen "Bizitzea ez al da oso arriskutsua?" liburuaren sarreran autoreak& irakurtzeak askeago egiten gaituen ala gure arazoez kontzienteago bakarrik. Egunerokotasunez eratutako saiakera literarioaren ubera hari jarraitzen dio "Airea ez da debalde" honek ere. Kronika asko daude Habanakoak, hiriak 500 urte betetzen dituen urtean senitartekorik zaharrena balitz bezala: lekua, gauden lekua izateaz gainera, garen lekua da. Indigena, beltz, nazio baztertuko, diru gutxiko, emakume edo errebelde izatearen zoritxarrez eta dohainez arituko gara. Noizean behin, telebistan bizi nahi ez duen eta kosmonauta izan nahi lukeen ume bat pasatuko da. Bizitzaren eta aniztasunaren aldeko erresistentzian, pertsonaia biziekin batera, mamuak ari dira: Eguzkia errona edatera gonbidatu eta goizaldetik zain dagoen Enriquito, Anai&s Ninekin besotik helduta Vedadoko 11 kalean barrena ibiliko den Bartolome Santa Teresa edo Carel Fabritiusen kardantxiloa. Lezio batzuk ere izango dira, konfusioan. Esate baterako, Onelio Jorgeren eskutik ikasiko dugu bizitzan bi gose daudela, ogiarena eta koral zaldiarena. Errealitateagatik ez ezik, imajinazioagatik ere bizi garela. Eta hitzak leku konpartituak direla, eta hizkuntza munduaren tamainako bizilekua dela. Eta agian konturatuko gara, Jose Lezamari esker, mihia haginen artean atxilotuta daramagun arren, mintzairena dela bizi dezakegun abenturarik handiena.

Dimensiones: 190 (alto) x 130 (ancho)

Nº de páginas: 208

Peso: 263 gr

Isbn: 9788491721352
Referencia: 001006521277746
EAN: 9788491721352
Editorial:
PAMIELA
Fecha de lanzamiento:
10 de diciembre de 2019
Subgénero
Poesía
Género
Literatura
Idioma:
Euskera
Colección:
UPAINGOA SAILA
Número de colección:
39
Colección descripción:
Upaingoa Saila
Número de edición:
1
Título original:
AIREA EZ DA DEBALDE

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.