Gudarien balentriak biltzen eta Loiuko aireportuan jasotako bezeroei kontatzen dizkien taxizaleak, bat-batean, argitaletxe baten enkargua jasoko du liburu bat idazteko; izan ere, Agirrezabal idazle zarauztarra &taxistaren emaztearen maitalea zena& istripu edo atentatu ilun batean hil berri da, El Lobo espioiaz idazten ari zen nobela erdibidean utzita, eta nor egokiago taxizalea baino, eleberri errealista hori amaitzeko? Bere betiko ezaugarriei &sentsualtasuna, metaliteratura, idazketaren dotorezia& dohain berriak erantsi dizkie Joxean Agirrek eleberri honetan: hainbat hari aldi berean jorratzea, gure historia hurbileko istorio txundigarrienak aletzea, ironia dosi oparoak banatzea& Sasoi betean dagoela erakusten digu horrenbestez, eta bere narraziogintza koska bat estuago eraman.