GAUZA GUZTIAK (Tapa blanda Tapa blanda con solapas)

Características

Eskuairaz eta marralumaz eraikitako lauki luzea da Beijing, eta bere kale eta etorbideek lau norabide nagusien arabera daukate bilbatuta. Etxeetako leihoak, espaloira begira egon ordez, barruko patioetan gordeta daude, eta Jauregi Debekatuak, (Gu Gong), harresiz inguratuta, erdi-erdian dauka bere lekua; ehun pabilioi guztira. Hegoaldera ematen duen atariaren aurrean Tian¿an Mengo plaza dago, eta Maoren erretratuari begira ari zaiona neu naiz. * * * Astebete bazterrik bazter ibili ondoren, Kongfu maisuaren sorterrira ailegatu naiz gaur eguerdian gosez akabatzen. Hiriak Qi Fu du izena eta, ahalik lasterren, jatetxe kozkor batean sartu naiz bazkaltzera. Atzerritarrik apenas dabil, antza, alderdi hauetan eta zerbitzaria ?etxeko alaba, beharbada? nire berri jakiteko interesatua iruditu zait. Ulertu baino gehiago, asmatu egin behar izan dizkiot galderak, baina nahikoa poliki moldatu naiz, edo hori uste dut, behintzat. Usain bikaina dator sukaldetik; jakituria handia dago Txinako eltze barruetan gordeta. Edozeinek badaki jaten ?idatzi zuen Wen maisuak orain dela hogeita bi mende?, baina nor da gai zaporeak bereizteko? * * * Agindu bezala etorriko zaio laguna ?arratsaldean, esate baterako? eta solas aspertu baten ondoren, kartoizko tutua aterako du gordailutik kanpora. Ametsetan biribilkatuta lo zeuden mendi eta ibaiak jarriko ditu mahaiaren gainean ageri; esku batekin bildu, bestearekin zabaldu, geldi zegoen paisaia dokumentalaren antzekoa bihurtuko zaie eta, te lurrun usaintsuaren giroan, edertasunaren bazterretan galduko dira adiskide biak, ezarian, ohartu orduko.

Dimensiones: 215 (alto) x 150 (ancho) cm / Nº de páginas: 160

Isbn: 9788476816936
Referencia: 001006522212528
Editorial:
PAMIELA
Fecha de lanzamiento:
17 de octubre de 2011
Subgénero
Novela erótica
Género
Novela - Narrativa
Idioma:
Euskera
Chino
Traductor:
Egiguren, Rafa
Colección:
SAIO ETA TESTIGANTZA
Número de colección:
118
Colección descripción:
Saio eta Testigantza
Número de edición:
1
Título original:
GAUZA GUZTIAK

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.