Haren ama sorgina da, eta aita maitagarria, eta Mirabellak bietatik gorde du zerbait. Eta& nola ez! Isadoraren lehengusina nagusienari ikaragarri gustatzen zaio endredoak sortu eta haietan murgiltzea! Urteko maitagarrien festa-egun entzutetsuena iristear da eta Mirabellari aitak esan dio txintxo-txintxo portatu behar duela. Baina hark badaki dena dela dibertigarriagoa magia apur batez zipriztinduta& Zoaz harekin batera eta murgildu sorginkeriaz, erratz hegalariz eta bihurrikeriaz betetako abenturan!