Ulises (Tapa dura)

Características

James Joyce idazlearen Ulises nobela 1922an argitaratu zen, Parisen, Shakespeare and Com­pany liburudendaren eskutik. Literaturzale eta aditu askorentzat XX. mendeko nobelarik garrantzitsuena da Ulises, eta ukaezina ondorengo literaturan izan duen eragina. Hala aitortzen zuen T. S. Eliot poeta mo­dernistak: &Ene iduriko, liburu hau da gure garaiak aurkitu duen adierazpenik garrantzitsuena; guztiok zordun gatzaizkion liburua da, eta gutako inork ihes egin ezin diona&. XX. mendeko literaturan funtsezkoak izan diren hain­ bat nobelagileren ibilbideak, William Faulkner edo Ga­briel García Márquez amerikarrenak, esate baterako, ezin uler daitezke Ulisesek irekitako bidearen eragin hori gabe. Halaxe aitortu zuen kolonbiarrak: &Joyce irakurri gabea nu­enez, Ulisesekin hasi nintzen. Eta etorkizuneko nire idaz­kuntzan oso baliagarria izango zen zerbait ikasi nuen: barne­ bakarrizketaren teknika&. Faulknerrek hala esan omen zion emazteari Ulises ulertezina zela­eta kexatu zitzaionean: &Irakurri berriro&. Izan ere, iturri horretatik edanda idatzi baitzuen Hotsa eta ardaila bere mai­sulana. Zailtasunaren ospe hori berekin izan du Ulisesek argitaratu zen une beretik. Orain, argitalpen ohardun honi esker, ira­kurle euskaldunak bidea leundua eta zenbait korapilo askatuak aurkituko ditu, hainbat ataka gaitzetan onik ateratzeko.

Dimensiones: 240 (alto) x 170 (ancho)

Nº de páginas: 1026

Peso: 1835 gr

Isbn: 9788412379655
Referencia: 001006521451440
EAN: 9788412379655
Editorial:
Igela
Fecha de lanzamiento:
17 de junio de 2022
Subgénero
Historia de la Literatura
Género
Literatura
Idioma:
Euskera
Idioma original:
Inglés
Traductor:
Olarra, Xabier
Número de edición:
2
Título original:
ULISES
Premios
EUSKADI SARIA

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.