Deskribatzeko gaitza da Pijama marradunaz jantzitako mutikoaren istorioa. Eskuarki, argibideren bat edo beste eman ohi dugu liburuaren atzeko aldean; baina, oraingoan, iruditu zaigu liburuaren irakurketa zapuztuko genukeela. Uste dugu garrantzitsua dela gaiaz ezertxo ere jakin gabe has zaitezen liburua irakurtzen. &Ia ezinezkoa da bertan behera uztea, egunetan buruan jirabiraka dabilzkizun liburu horietakoa da, bakanetakoa&. Becky Stradwick, Borders, The Bookseller &Irudimenean iltzatuta geratzen diren esamoldez jositakoa& Irakurlearen buru doa nabarmen, azken orrialdeetan kolpe lazgarria ematen dion arte&. Nick Tucker, Independent &Liburu ezin bikainagoa& istorio zirraragarria, xumeki kontaturikoa&. Irish Examiner &Askotariko gogoetei eta iritziei bide ematen dien eleberria da; irakurtzeaz gain, hizpidera ekartzea eta bihotz ondoan gordetzea ere merezi duten liburuetakoa&. Achuka &Hain da liburu xumea eta, itxura batera, hain irakurterraza, ia-ia perfektua baita&. Irish Independent
Dimensiones: 21 (alto) x 14 (ancho) cm / Nº de páginas: 320