Bar puerto (liburua + dvda) (Tapa dura)

Características

Milurteko berriaren hastapenean, aitona-amonen etxea eraitsi behar zutela jakitean, taula gaineko ikuskizun bat egitea otu zitzaion Kirmen Uriberi, ahozko historia, literatura, bideo-lana eta musika bere baitan hartuko zituena. Berehalaxe, Josu Eizagirre zinegilea eta biak, XX. mendearen kronika egingo zuen jendea hasi ziren galdetzen. Gerra Zibilarekin hasi, gerraosteko urte ilunak, hirurogeiko hamarkadan iritsitako marinel galiziarrak, laurogeiko hamarkadan Hiesak sortutako hondamendia eta laurogeita hamarreko emigrazio afrikarra; ixteko, egungo arrantzalea, arrantzan egitera hegazkinez joaten dena. Musika Mikel Urdangarinek jarri zion, kanta tradizionalak eta beren beregi idatzitakoak uztartuz. Bar Puerto, bazterreko ahotsak ikuskizuna 2001eko negu eta udaberrian eman zen han-hemenka. Hamargarren urteurrenaren karietara, 2009ko urrian, Bilboko Bidebarrieta liburutegian zuzenean grabatu zen emanaldia. Orain DVDa kaleratzen da, eta horrekin batera testu guztiak biltzen dituen liburua, gaztelania eta ingelesezko itzulpenekin.

Dimensiones: 14 (alto) x 13 (ancho) cm / Nº de páginas: 128

Isbn: 9788497839495
Referencia: 001006522211603
Editorial:
ELKAR
Fecha de lanzamiento:
25 de noviembre de 2010
Subgénero
Novela Española e Hispanoamericana
Género
Novela - Narrativa
Idioma:
Dato no disponible

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.