Nemesis

Características

Newark ekuatorialeko bero itogarrian, epidemia ikaragarri bat hondamendia ari da eragiten New Jersey-ko haurren artean, elbarritasunak, paralisiak, bizitza osorako ezindurak eta are heriotza ere ekarriz. Hauxe da Rothen obra berri eta liluragarriaren gai harrigarria: gerra garaiko polio epidemia bat, 1944ko udan, eta haren eragina Newark barruti batu eta familia-baloreetan oinarritutakoan. Nemesisen erdigunean Bucky Cantor dugu, hogeita hiru urteko jolastokiko zuzendari kementsu eta arduratsua, xabalina jaurtitzaile eta pisu-jasotzailea, bere ardurei emana eta bere buruarekin desilusionatua bizi dena, ikusmen kaskarrak bere kideekin batera gerrara joatea galarazi diolako. Polioa jolastokia jotzen hasten denean Cantorrek dituen dilemetan eta aurre egin beharreko eguneroko errealitatean- funtsatua, Rothek halako izurri batek sor ditzakeen emozioetan barneratzen gaitu: ikara, izua, sumina, nahasmendua, bihozmina eta oinazea. Newarkeko kale erre eta kirasdunen eta Indian Hill izeneko Poconos-etako udaleku aratzaren artean, non airea kutsatzaile gabeko aire purua baitzen, Rothek fede hobereneko gizon prestu eta adoretsua irudikatzen du, epidemiaren kontrako bere gerra partikularrean borrokan. Roth samurki zehatza da hala Cantorren hondamen pertsonalaren pasarte bakoitzean, nola haurtzaroaren izaeraren deskribapenean. Istorio honetan ere Rothen azken aldiko nouvelletako Everyman, Indignation (Suminez), The Humbling, eta orain, Nemesis- galdera ilunarekin egiten dugu topo: zein erabakik baldintzatzen du halabeharrez bizitza? Zenbateraino gara indargabeak zirkunstantzien indarraren kontra?

Nº de páginas: 234

Isbn: 9788493761943
Referencia: 001006522212270
EAN: 9788493761943
Editorial:
MEETTOK
Fecha de lanzamiento:
24 de junio de 2011
Subgénero
Novela Española e Hispanoamericana
Género
Novela - Narrativa
Idioma:
Euskera
Número de edición:
1

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.