Z familia (Tapa dura)

Características

Etorri eta ikusi, jaun-andreok, neska-mutilok, etorri eta ikusi Z Familiaren ikuskizun aparta, paregabea, gaur arte inoiz eta inon ikusi ez dena. Irudimen hutsaren poderioz, sarerik gabe, artifiziorik gabe, amarru eta iruzurrik gabe, egunik goibelenak ere kolorez betetzea lortzen baitute! Goizero aitak gosaria prestatzen du Amak egunkaria irakurri eta nik kartera prestatzen dudan bitartean. Gosaldu eta gero ziztuan ateratzen gara denok... ?Izan ere, artista harrigarriz eta piztia trebez betetako karpa bat baino gehiago da zirkua ; errealitatea eta irrealitatea gurutzatzen diren espazioa da, beste mundukoa den mundu honetako tokia da : fikzioarena eta magiarena. Z familia (zirkuaren Z ote ?) zirkuko giroa eta egingarri-egingaitzaren arteko esanahia maite duen familia da. Eta fantasiarekiko eta errealitate-irrealitate jolas horrekiko grina da posible egiten duena egunerokotasun grisa ilusio eta ametsez betetzea. Z familiak bizimodu normala egiten du, baina irudimenezko uholde horrek kolorez eta aukerez betetzen du ; hala, gosaria prestatzea edo lanera joatea benetako abentura bihur daitekeen egun ederretako ametsean bizi da. Ilustrazioak, teknika desberdinez eginak, koloretsuak eta oso adierazkorrak dira. Azken batean, Album Ilustratuen Nazioarteko III. Compostela Sariko epaimahaiak « irudimentsu, original eta moderno » gisa definitu zuen obra.

Dimensiones: 225 (alto) x 225 (ancho) cm / Nº de páginas: 32

Isbn: 9788476816486
Referencia: 001006539304201
Editorial:
PAMIELA
Fecha de lanzamiento:
20 de octubre de 2010
Subgénero
De 10 a 12
Género
Infantiles
Idioma:
Euskera
Idioma original:
Castellano
Traductor:
Lopez Gaseni, Manu
Colección:
TAMAINA HANDIA
Colección descripción:
Tamaina Handia
Número de edición:
1
Ilustraciones:
Color
Título original:
Z FAMILIA

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.