Burua jiratu zuenean, harrituta geratu zen Ata Pank. Hantxe, patinete baten ondoan tente, txakurkume bat zegoen. Marroikara zen ilez, bular sendokoa, buruhandi samarra. &Nelo! &hots egin zuen Ata Pankek. &Nelo ez, Nelotxo &zuzendu zion txakur txikiak. &Neloren igual-iguala da &esan zuen Ate Punkyk. &Ez naiz igual-iguala. ni gazteagoa naiz. Horregatik deitzen didate «Nelotxo» eta ez «Nelo».;Zer egiten zuen Nelo honek? Nondik zetorren? Eta, batez ere, nora zihoan? Hori jakiteko, gure ahate heroiak espioi bihurtuko dira& Ata Pank eta Ate Punky bi ahate bitxi dira. Lotsagabeak, ahozikinak eta tontorroi xamarrak. Haien gaiztakeriak irribarrez jarraituko ditu irakurle gazteak. Bi ahate bitxi! Bi harribitxi!