Egileak 1969an sorginen gaiarekin aurrenekoz topo egin ondoren sekulako bide bibliografikoak jorratzeari lotu zen &hainbat artxibo, liburutegi, liburu, agiri&&, adituak elkarrizketatuz eta halako ikerketak eginez. Izan ere, horren denaren azalpena eta azterketa da edukia: sorginkeriari buruzko saiakera mamitsua. Euskal Herrian gertatutakoak ikertzen dira, ahaztu gabe zabalagoa zen testuingurua. Hondarrean, sorginkeriari dagokion irakurketa berri bat eskaintzera iristen da. Abiapuntuan, balizko susmoa: sorginkeria eta akelarrea egiazko kontuak zirela; akelarreetan droga bat erabiltzen zutela, serotonina, apoek azaletik isurtzen duten substantzia bat& Hortik aurrera ez ohiko irakurketa, hipotesi moduan emana. Oinarri bibliografiko oparoan oinarritua eta hizkuntza jasoan, baina ulerterrazean adierazia.