&BAT, BI HIRU TXIRULIRU!" eta &BAT BI HIRU BANPIRO& lanen ondotik, Nadia Budde egoera burugabe, hitz-joko eta errima zoroz beteriko proposamen berri batekin datorkigu. Oraingo honetan, kultura desberdinetan gabonekin loturik agertzen diren pertsonaiak eta gauzak dira erritmoz beteriko bertso kateatuen protagonistak: pinuak, elur-oreinak, elfoak, gailetazko gizontxoak, Intxaur-kraskagailua, Bizarzuri, Errege Magoak& Formatu bereziko album honek ikasteko eta jolaserako bidea eskaintzen digu. &Kantatzeko eta kontatzeko& proposamen bat dugu hau, aurre-irakurleen eta lehen irakurleen irudimena eta komunikazio-gaitasuna garatzeko aukera paregabea eskaintzen duena.