Txangoan txiripaz (Tapa blanda con solapas)

Características

Egun arrunt bat basoan. Margari satorra erizaina da, eta gaixo guztiak xiringa sartzeko zain dauzka kontsultan. Bat-batean, ehiztari bat agertuko da handik eta hemendik tiroak jotzen. Txiripaz, eta zorionez, untxitxo bat zainetik hartzen ari den sueroaren pertxak desbideratu egingo du zuzen-zuzenean otso baten bularrera zihoan tiroetako bat. Otsoen kodeak argi eta garbi dio: otsoak zaindu eta babestu egin behar du bizia salbatu dion hori. Beraz, otsoak untxitxoa hartu eta ihesean aterako dira basoan barrena. Hasiera baino ez da hori, aurreikusi ezinezko bidaia bat eta ezusteko lasterketa bat etorriko baitira gero. Otso bakartiak bere gain hartu beharko du untxitxo ahul eta inozentea (eta haren tantaz tantakoa), oraindik ere bost hilabeteko tratamendua geratzen baitzaio. Ordea, ehiztariak eta haren Lagun zakurrak ez dituzte bakean utziko. Eskerrak otsoak beti aurkitzen duen irtenbideren bat, baita auto bat gidatzeko, motel bat aurkitzeko, motorzale batzuengandik ihes egiteko edo mendi elurtuen artean etxola bat aurkitzeko ere. Hori da hori otsoen kodea betetzea! Josephine Mark egileak sortutako lan honek haur komiki onenaren Max und Moritz saria irabazi zuen Erlangen hirian 2022an, eta, hain zuzen ere, ertz asko dituen lana da: errealista nahiz zoroa da, baina baita sentibera eta dibertigarria ere. Kontakizun ausart eta komiko bat sortzen du, nahiz eta gertaeren gai nagusia biziraupena den: ehiztari burugogor bati nahiz gaitz larri bati bizirautea. Liburuak dituen ia-ia 200 orrialdetan, irakurle gazteenek suspentsez eta gag askoz betetako ihesaldi bat bizituko dute, eta helduenek, aldiz, elkartasunari eta laguntasunari buruzko hausnarketa polit bat aurkituko dute.

Dimensiones: 23 (alto)

Nº de páginas: 184

Isbn: 9788418909849
Referencia: 001006537346907
EAN: 9788418909849
Editorial:
ASTIBERRI
Fecha de lanzamiento:
13 de abril de 2023
Subgénero
Cómic Infantiles
Género
Cómics
Idioma:
Euskera
Traductor:
Zubillaga, Naroa
Colección:
TXIKIBERRI
Número de edición:
1
Título original:
TXANGOAN TXIRIPAZ (EUSKERA)
Premios
HAUR KOMIKI ONENARI MAX UND MORITZ SARIA (ERLANGEN)

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.