Holaxe bizi da Xola (Tapa dura)

Características

Atxagak Xola txakurtxoaren bost abenturen bilduma dakar azal gogorrean. Euskarazko haur literaturako narrazio klasikoak dira, 1995etik aurrera argitaratu zirenak (Xolak badu lehoien berri, Xola eta basurdeak, Xola eta Angelito, Xola eta Ameriketako izeba, Xola eta lapurra) eta hemen berreskuratu direnak. Liburu bakar batean bildutako narrazio hauek Shogakukan argitaletxe japoniar ospetsuak hautatu ditu 2022an, eta literatura unibertsaleko haurrentzako lan onenen artean sartu. Xola arratoi-txakurrak, bere autorearen arabera, «mando baten egoskorkeria, azeri baten maltzurkeria eta ume errebelde baten bihurrikeria» du; batez ere animalia oso humanoa da, xaloa eta lotsagabea aldi berean, beti zalantzan jartzen dabil konbentzionalismo sozial batzuek ezartzen dizkiguten betebeharrak. Askatasuna maite du, baina absurdutik hurbil dagoen umore-ukitu batekin. Mikel Valverdek Xolaren abentura hauek zorrotz eta goxo animatzen ditu komikiaren pareko ilustrazioekin.

Dimensiones: 210 (alto) x 150 (ancho)

Nº de páginas: 232

Peso: 469 gr

Isbn: 9788491098782
Referencia: 001006540709802
EAN: 9788491098782
Editorial:
EREIN EUSKERA
Fecha de lanzamiento:
3 de abril de 2023
Subgénero
De 6 a 9
Género
Infantiles
Idioma:
Euskera

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.