Deus (Tapa blanda)

Características

Printze aske eta hilezkorrak baikara, artez arte, Araconga biniloa belarrien artean, gabon eta urtats gaupasen bitartean, Olentzeroren begi gorri itsuen atzean, Perurenaren «Gaur ez da deustan pentsatzen, deustan sinesten ez delakotz» esaldia garunaren ertzean, betirako zintzilikaturik, Willis Drummond taldearen «Dena idaztekoa da» karrika ezezagun hotz gorriaren haize-boladan, betirako zintzilikaturik, Basho japoniarraren haiku ezabaezina, «Ez dago deusik / hildako hostoak metatzen dira / eta dena ihesi joan da», betirako zintzilikaturik, Gaztelumendiren «Gaur egun lana deitzen diote esklabo izateari» loop baten errepikakortasunean, betirako zintzilikaturik, Borgesen «Gaitzeztea eta laudatzea operazio sentimentalak dira» ahaztezinean, betirako zintzilikaturik, neguko ilargiaren azpian, Shikiren zuhaitzen itzal mugikortasunean, artez arte, esku zulatutik joaten zaigun bizi iheskorrara arte, printze aske eta hilezkorrak baikara, betirako zintzilikaturik, printze aske hilezkorrak baikara. Ziburun bizi den Dicharry baionesaren poesia-liburu berria, "Duchampen inguma" eta "Eros" liburuekin trilogia esanguratsua osatzen duena. Hainbat non poetika kontzeptual orijinala osatzen baitu egileak. Poesia anti poesiaz, antropologia sozio-kulturalaz, filosofiaz, arte garaikideaz, perfomanze artistiko-poetikoaz, eskarmentu pertsonalaz& modu plastiko orijinalean garatua. Kaierrean idatzitakoak denbora zeharkatzen duten ele lagungarriak direlakoan, eta ezinegonaz eta odolez poesia bilakatuak. Poesia eta idazketa bera auzitan jartzen duena, gogoeta bizigarri eta ostertz berriak zeharkatuz, eta filosofoen oihartzunean: 'deus' itxarote etsitua ala zapuztua izan daitekeelakoan. Horri denari dagozkion irudi eta grafismo bereziz hornitua.

Dimensiones: 215 (alto) x 150 (ancho)

Nº de páginas: 128

Peso: 220 gr

Isbn: 9788491723301
Referencia: 001006523749270
EAN: 9788491723301
Editorial:
PAMIELA
Fecha de lanzamiento:
8 de mayo de 2023
Subgénero
Poesía
Género
Literatura
Idioma:
Euskera
Colección:
PAMIELA POESIA
Número de colección:
57
Colección descripción:
Pamiela Poesia
Número de edición:
1
Título original:
DEUS

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.