"A zer komeria, egun baten esnatu, eta nor zaren ezin gogoratu! Hori gertatu zaio gure laguntxoari. Arnasa sakon hartu du, eta begiak luzatu ditu; luze-luze-luze eta zabal-zabal-zabalik. Zer demontre gertatu da? Nola heldu naiz ni honaino? Luzatu ditu berriz bi begiak gora-gora-gora eta garroak aurrera-aurrera-aurrera... Baina ezin ezer antzeman. Lagundu nahi diozu bilaketan? Ziur gauza interesgarri asko topa ditzakezula zuk ere liburu honen txoko ezkutuetan& Eta zure etxe inguruko animalia txiki pila bat ezagutu ere bai! Ea noraino zaramatzan bideak! "