HORMA (Bolsillo Tapa blanda)

Características

Emakume batek lagun batzuen Alpeetako ehiza-txabolara joateko gonbidapena onartu du. Lagunak ondoko herrira joan dira, eta bakarrik utzi dute etxean. Denbora nahikoa igaro da, baina ez dira itzuli. Protagonista, larriturik, haien bila abiatu da herrirantz. Errealitate tragikoa aurrez aurre izango du: horma ikusezin batek gatibu dauka. Mundutik isolatuta, animaliez inguraturik, emakumea bizirauteko prestatuko da; hausnarketak egin beharko ditu naturarekiko harremanaz eta bere buruaz, maitasunaz eta bizitzaren zentzuaz. 1963an argitaratu zen lehen aldiz Horma; idazle austriarraren lanik garrantzitsuena da, kultuzko obra bilakatu dena. Istorio itogarriaren erdian, harrigarriki, idazkera sosegatu eta lasaia darabil, feminismoaren eta ekologiaren inguruko ikuspegi interesgarriei bide emanez. «Dena kendu egiten didate, eta nekatuta nago. Bestalde, ez dago beste irtenbiderik, maite dezakedan izakiren bat baldin badago basoan, maitatu egingo baitut; eta inoiz benetan ezertxo ere ez baldin badago, bizitzeari utziko diot. Gizaki guztiak ni bezalakoak balira, inoiz ez litzateke hormarik egongo, eta gizon zaharra ez legoke harri bihurtuta iturriaren aurrean. Baina ulertzen dut zergatik izan diren bestelako pertsonak beti gehiengoa. Maitatzea eta beste izaki batez arduratzea oso lan nekagarria da, eta hiltzea eta txiki-txiki egitea baino askoz zailagoa. Ume bat hazteko hogei urte behar dira; hiltzeko, hamar segundo».

Dimensiones: 220 (alto) x 150 (ancho) / Nº de páginas: 288 / Peso: 450 gr

Isbn: 9788491098287
Referencia: 001006524029458
Editorial:
EREIN EUSKERA
Fecha de lanzamiento:
1 de enero de 2020
Subgénero
Novela Española e Hispanoamericana
Género
Novela - Narrativa
Idioma:
Euskera
Traductor:
Zubillaga Gomez, Naroa
Colección:
NARRATIBA
Número de colección:
145
Colección descripción:
Narratiba
Número de edición:
1
Título original:
HORMA

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.