Jolas bat egitea gustatzen zaio Xanari etxe ondoko zebra-bidera iristean: &Amatxo, amatxo, ezin dira marra beltzak zapaldu! Eta beste alderaino marra beltzik zapaldu gabe iristen banaiz& hegoak aterako zaizkit ikastolaraino hegan eginez joateko! Eta hortxe doa Xana egunero ikastolaraino, besoak astinduz, hegaztia dela imajinatuz. Gaurkoan, ordea, zebra-bidea marra beltzik zapaldu gabe igaro duenean, gauza zoragarri bat gertatu da&