Ahanzturaren leizea (Tapa dura)

Características

1940ko irailaren 14an, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta 532 egunera, erregimen frankistak José Celda fusilatu zuen beste hamaika gizonekin batera Paternako (Valentzia) hilobiaren atzeko horman, eta hobi komun batean lurperatu zituen. Zazpi hamarkada beranduago eta iraganak kikildutako herri baten alde ilunetik ibilbide luzea egin eta gero, azkenean, haren gorpuzkiak lokalizatu eta berreskuratu ahal izan zituen Joséren alaba Pepicak; laurogei urteak beteak zituen ordurako, aita hil ziotenean, berriz, zortzi. Pepica Celdaren ahanzturaren kontrako borroka pertsonal horretan funtsezkoa izan zen Leoncio Badíaren, herriko hilerrian hobiratzaile jardutera kondenatu zuten errepublikano gaztearen, jarduna. Bizitzaren zentzuak eta unibertsoaren ordenak obsesionaturiko gizona zen Leoncio, eta hainbat urtez, ezkutuan eta bizitza arriskuan jarriz, gerrako errepresaliatuen alarguntsei lagundu zien haien gorpuzkiak identifikatzen eta ahalik eta modurik duinenean lurperatzen, hobiak lokalizatzen eta gorpuzkien artean mezuak ezkutatzen, sinesten baitzuen norbaitek, noizbait, handik aterako zituela. Iraganera egiten du bidaia Paco Rocak 'Ahanzturaren leizean' Rodrigo Terrasarekin batera (dokumentazio lan garrantzitsua egin du, ideiak emateaz gain), Leoncio eta Joséren benetako historia berreskuratzeko, Espainiako gerra amaitu ondoren ankerki zigortu zituzten hamarna milaka herritarren adibide baitira. Eta, horrez gain, lagun egiten dio Pepica Celdari memoria mesprezatzeko tema duen herri baten zitalkeriak argitu nahian ibili behar izan zuen labirinto lazgarrian.

Dimensiones: 17 (alto) x 24 (ancho)

Nº de páginas: 296

Isbn: 9788419670779
Referencia: 001006580322268
EAN: 9788419670779
Editorial:
ASTIBERRI
Fecha de lanzamiento:
29 de agosto de 2024
Subgénero
Cómic de Autor
Género
Cómics
Idioma:
Euskera
Traductor:
Montorio, Bego
Colección:
NOBELA GRAFIKOA
Número de edición:
1
Título original:
El abismo del olvido
Premios
PREMIO ACDCÓMIC MEJOR OBRA NACIONAL (ASOCIACIÓN DE CRÍTICOS Y DIVULGADORES DE CÓMIC DE ESPAÑA)

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.