Goizero (Tapa dura)

Características

Ana eta Laia lagunak dira. Ana ezkonduta dago, alabak dauzka eta ez du inoiz hitz itsusirik esaten; Laia, berriz, guztiz kontrakoa da. Goizean, arratsaldean eta gauean egin beharreko lanbidea daukate. Eguneko 24 orduetan. Asteko 7 egunetan. Javier de Isusik (2020ko Komiki Sari Nazionala, 'La divina comedia de Oscar Wilde' lanarekin), pertsonaietara hedatzen duen eta haren obra osoa ezaugarritzen duen gizatasunarekin, leiho bat irekitzen dio, akuarelan, harrera familia espezializatuan parte hartzen duten bi familiaren egunerokoari &une batzuetan gordina, besteetan samurra&. Harrera mota hori kalte emozional larriak dituzten haurrei eta berariazko prestakuntza izateagatik euren familian har ditzaketen eta haurren premiei erantzun diezaieketen pertsonei zuzendutakoa da. Bizitzaren beraren errealismoa biltzeaz gainera, FICE Spainek, Agintzari eta Resilisek eta Astiberrik elkarrekin argitaratutako 'Goizero' liburuak egiaz betetako pertsonaia biziak erakusten ditu, eta esan daiteke errealitatearekin edozein antz izanez gero... errealitate hutsa dela. Eskubide Sozial, Kontsumo eta 2030 Agendaren Ministerioak Next Generation funtsekin finantzatutako AFE SAREAK Programa hau fase pilotuan ari da gauzatzen Madrilgo, Kataluniako, Nafarroako eta Euskadiko Arabako lurraldean, Gipuzkoako Foru Aldundiak emaitza bikainekin 2007tik sustatu duen ereduari jarraituz. Programa honek Espainiako gainerako txokoetan ere ezagutarazi nahi du bere burua, lehendik daudenen osagarri izango den familia harrerako modalitate bihurtzeko eta, horrela, babesik gabe dauden haurrak babesteko neurri sorta osatzen laguntzeko. Gainera, kalte emozional larria duten neska-mutilei familia ingurune bat eskaintzen laguntzen du, eta desinstituzionalizazio estrategia errazten du.

Dimensiones: 24 (alto) x 17 (ancho)

Nº de páginas: 120

Isbn: 9788410332119
Referencia: 001006580330725
EAN: 9788410332119
Editorial:
ASTIBERRI
Fecha de lanzamiento:
24 de octubre de 2024
Subgénero
Cómic de Autor
Género
Cómics
Idioma:
Euskera
Idioma original:
Castellano
Traductor:
Gonzalez Gerriko, Nekane
Colección:
NOBELA GRAFIKOA
Número de edición:
1
Título original:
Todas las mañanas

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.