Zebrak eta bideak (Tapa blanda)

Características

Gazte bat, ezezkorik esan ezin diona bere etxeko terrazan Ikeako iragarki bat grabatzeari. Emakume bat, haur jaioberria gauez esnatzearen beharrak obsesionaturik, edozer egiteko prest dagoena idazten ari den ipuina amaitzeko. Iraganeko gertakari tragikoa, ustez desiratutako bizitzaren zimenduak astintzera itzuli dena. Noraezean dabilen nerabea, askatasunaren konplexutasunak ezinbestean kolpatuta. Beste emakume bat, ekilibrioak egiten dabilena pultsio basati batekin eta bultzatzen duena bere baitatik ihes egitera, gertatu beharrekoari gertatzen uztera. Ama-emazte eredugarria, hoteleko ohe handiegiaren izara artean katramilatu dituena desirak, beldurrak eta marra gorriak. Sei ipuinez osatua da Nerea Loiolaren bigarren narrazio bilduma hau. Ipuin hauetako pertsonaiek aurrera egin beharko dute bizitzak ezarritako bidegurutzetan; ezezagunera urratsak egin, emakumea eta animalia itzal-errebelazio binomioaren zokorik ezkutuenetan elkartzen diren lekuetara. Geldirik egotea ez da aukera bat. Ahots propioa, estilo fin eta zuzena eta erakarmen-indar handiko istorioak dakartza Loiolak berriz ere; beti giza harremanei eta emozioen euste-hormen pitzadurei so, xehetasunari eta keinuari adi. Liburuko azken kontakizunak ematen dio izena: Zebrak eta bideak.

Dimensiones: 220 (alto) x 150 (ancho)

Nº de páginas: 144

Peso: 250 gr

Isbn: 9788491099406
Referencia: 001006524350953
EAN: 9788491099406
Editorial:
EREIN EUSKERA
Fecha de lanzamiento:
31 de octubre de 2024
Subgénero
Novela Española e Hispanoamericana
Género
Novela - Narrativa
Idioma:
Euskera
Idioma original:
Euskera
Colección:
NARRATIBA
Número de colección:
155
Colección descripción:
Narratiba
Número de edición:
1
Título original:
Zebrak eta bideak

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.