Azken urteotan, COVID-19aren pandemiaz geroztik bereziki, ugariak dira, eta oso erabiliak, zenbait hitz eta esapide berri edo berriztatu. Batzuk zuzenean ingelesez emanak dira, besteak, gehienak zeinek bere hizkuntzan moldatu ditu, euskaraz guk: fake news, egia-ostea, konspiranoia, negazionismoa, pandemia/plandemia, terraplanismoa, happycracia& Liburu honetan hitz &eta ideia& horiek eta antzekoak azaltzen dira: nondik datozen, nola zabaldu diren, zeinek erabiltzen dituen& eta, garrantzi handiko kontua, zertarako. Sakon aztertzen dira hemen auzi horiek guztiak, bibliografiak agerian uzten duenez; baina, hala ere, eta aditu batek idatzia izanik ere, liburua ez da adituentzat bakarrik; gustura irakurriko du gai hauetan interesa duen orok. Eta gogoan hartu behar da den-denoi eragiten digutela auzi hauek&
Dimensiones: 22,5 (alto) / Nº de páginas: 192 / Peso: 304 g