Kaleidoskopioa (Tapa blanda)

Características

Ezagun dugu Joxemari Iturralde fikzio idazle gisa. Hogeita hamar urteko ibilbidea osatu du dagoeneko literatur munduan. Bere hainbat lan, gainera, irakurri eta maite izan dituzte belaunaldi ezberdinetako irakurleek. Ezezagunagoa izango zaigu, akaso, artikulugile modura, prentsarako testu idazle bezala. Baina bizitza osoa jardun du horretan ere, idazten hasi zenetik kasik. Luze gabe, hamar urte eman ditu, 2001etik 2011ra, artikulu bat argitaratzen astero «Gara» egunkariko Mugalari gehigarri kulturalean. Kaleidoskopioa bilduma honetara, hain zuzen, Mugalariko artikuluen aukeraketa bat ekarri dugu, guztira idatzitako 484 testuetatik esanguratsuenen sorta hautatu, moldatu eta zuzendua. Artikulu askotarikoak aurkituko ditu irakurleak orriotan. Gai aldetik, adibidez: literatura, arte ezberdinak, historia, zientzia, ekonomia, hezkuntza, hizkuntzak hartu dira hizpide, horien gaineko kezka eta ezinegonak. Gaurkotasuneko gaiak, pil-pilean diren eztabaidak. Baina baita istorio txikiak ere, gertukoak, pertsonalagoak, ezezagun bezain jakingarri egingo zaizkigunak. Eta beti ere Joxemari Iturralde idazlearen lumatik iragaziak. Artikulugilea ezagutu izanaz poztuko da irakurlea.

Dimensiones: 215 (alto) x 150 (ancho) / Nº de páginas: 208

Isbn: 9788476817315
Referencia: 001006522213484
Editorial:
ALBERDANIA EUSKERA
Fecha de lanzamiento:
12 de septiembre de 2012
Subgénero
Novela erótica
Género
Novela - Narrativa
Idioma:
Euskera
Colección:
SAIO ETA TESTIGANTZA
Número de colección:
129
Colección descripción:
Saio eta Testigantza
Número de edición:
1
Título original:
KALEDOSKOPIA

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.