Erlijio katolikoa. 4 urte. Kaixo, Jesus

Características

Kaixo, Jesus dugu Ikasmina argitaletxeko Erlijio Katolikoko proiektu berria, haren bitartez ikasgelako zure lana agerikoa izan dadin eta erlijioko eskolak eta balioetan heztea aintzat har daitezen. Ikasmina argitaletxean badakigu zein diren Haur Hezkuntzako Erlijio Katolikoko irakasleen premiak. Haur Hezkuntzako Kaixo, Jesus proiektua zu zeu eta zure ikasleak gogoan hartuta sortu dugu. Edukien kalitatea eta erlijioarekin lotutako pedagogia oinarritzat hartuta, proiektu honek zure ikasleak motibatuko ditu. Material, jolas eta baliabide asko aurkituko dituzu, eskoletan lagungarriak gerta dakizkizun. Ikasleen MOTIBAZIOA pizten da, eta bizipenen eta jolasen bidez ikasarazten zaie: Hainbat teknika (estanpazioa, collagea eta plastilinazko iruditxoen argazkia) erabiliz landutako irudien aberastasuna dela tarteko, haurren sormena sustatzen da. Proiektuko maskota, Lo, ur tanta bat da, eta zure ikasleek alboan izango dute ikasturte osoan. Elementu apropos-aproposa da, haurrak emozioetan hezten hasteko. Bikaina da ikasleen arreta erakartzeko, haiengandik gertueneko bizipenak oinarri hartuko direnez gero; eta horri esker, haurren interesetan oinarrituta antolatuko duzu ikaskuntza. BIBLIAKO KONTAKIZUNAK sakon lantzen dira Baliabide didaktikoak kalitate handikoak izateari esker, eduki nagusiak ikasteko pizgarriak eskaintzen zaizkie ikasleei. Gure baliabide guztiak jolasetatik abiatzen dira; baina, aldi berean, elementu pedagogikoak dituzte oinarri. Bibliako testuak arreta handiz hautatu dira, eta horretan, haurrentzako baliabide zirikagarriak erabili ditugu: animazioak, kontakizunak, ikasgelako laminak... BALIOETAN HEZTEA sustatzen da Hainbat jarduera proposatzen dira, kristau-balioak erraztasunez ulertzeko. Emozioetan hezteko jarduerak lantzen dira (emozioak bereiztea, adieraztea eta autorregulatzea). Ikasleak lankidetzan aritzea sustatzen da, eta familiarekiko loturak sendotzen dira.

Dimensiones: 30 (alto) x 25,6 (ancho)

Nº de páginas: 1

Peso: 920 gr

Isbn: 9788498552430
Referencia: 001025505035250
EAN: 9788498552430
Editorial:
SM
Fecha de lanzamiento:
18 de junio de 2025
Subgénero
Infantil 4 años
Género
Libros de Texto
Idioma:
Euskera
Ilustrador:
Tobella Soler, Montse
Pérez de Muti, Marcelo
Calvo Redondo, Mónica
Tejerina, Germán
Andrada Guerrero, Javier
Título original:
2EI KAIXO, JESÚS URTE ED13

Hasta el 11 de octubre

Forrado de libros

Precio unidad: 1,5€ o aplica el cupón FORRADO26 a partir de 6 libros y obtendrás una tarifa especial de 7,95€.

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.