Eleberri honetan maitasunaren eta minaren inguruko hastapenetan dagoen hamalau urteko neska gazte baten bizipenak kontatzen ditu egileak. Amildegian erori denaren kronika ere bada, eta baita behetik gorako irteera ere. Maitasuna, desamodioa, bakardadea, adiskidetasuna... hori dena bizi du Irenek, eleberri honetako protagonista nagusiak.