- Kode etikoa
- Kanal Etikoko Prozedura eta Politika
- Interes gatazkak

Kode etikoa
Kode etikoaren helburua El Corte Inglés Taldearen printzipio etikoak eta jarduera-printzipioak ezartzea da, langileek eta zuzendariek, beren jardun profesionalean, jarraitu beharreko jokabidearen esparrua definitze aldera.
Konpromiso etiko horrek momentu bakoitzean indarrean dauden arauak eta legezko erregulazioak betetzeko obligazioa ezartzen du, bai eta Taldeak modu boluntarioan ezarritako barne-arauak, jokabide-kodeak eta jardunbide egokiak betetzekoa ere.
Kode etiko hau ondorengo konpromisoetan oinarritzen da:
- Zintzotasuna eta erantzukizuna
- Bermea eta bezeroen arreta
- Giza eskubideen errespetua
- Gizartearekin eta ingurunearekin harremana eta lotura
- Ingurumenaren babesa eta garapen iraunkorrarekin konpromisoa

Kanal Etikoa
El Corte Inglés Taldeko kanal etikoak komunikazio konfidentzial eta zuzena ahalbidetzen du, bai Taldea osatzen duten pertsonek bai bestelako interesdunek ere jokabide irregular posibleen edo legearen, kode etikoko jokabide-arauen eta gainerako barne-arau aplikagarrien kontrakoa dela uste duten edozein egoeraren berri emateko aukera izan dezaten.

Interes gatazkak
El Corte Inglés, SAren eta bere Taldeko enpresen interes gatazkak kudeatzeko prozedura korporatiboa.