Saskian produktuak sartzeko, produktu guztien fitxan ageri den botoi berdea sakatu besterik ez duzu, 'Sartu saskian' dioena. Sartuta dagoenean, saskiaren laburpena agertuko da orriaren goi eskuinaldean. Hortxe duzu aukera produktuak ikusteko, ezabatzeko edo produktu baten kopurua aldatzeko. 'Saskia' botoi berdea sakatzen duzun guztietan, laburpen hori zabalduko da. Bukatzean, sakatu 'Ikusi/bideratu eskaera' lehendik sartu dituzun salgaien zerrenda ikusteko. Hor ikus dezakezu bakoitzetik zenbat ale erosi nahi dituzun, prezioa, entrega egiteko modalitatea eta guztira ordaindu beharreko zenbatekoa.
Egin zure erosketa bost urrats errazetan:
Gure webguneko atalen batean sartzeko arazoak badituzu, baliteke zure nabigatzailearen modeloagatik edo bertsioarengatik izatea, eta hura konfiguratuta duzun moduagatik. Egiaztatu zein bertsio duzun. Zoaz Laguntza menura eta sakatu ...(r)i buruz
Horrez gain, nabigatzailea konfiguratuta duzun moduari (segurtasun-maila “Altua”) zor zaion egiazta dezakezu. Internet aukerak menuan sartu behar zara, sare administratzailean, segurtasunari dagokion atalean, eta “Ertaina” mailara aldatu.
Hona hemen gure webgunearekin hobekien funtzionatzen duten nabigatzaileen bertsioak:
Soluzio bat behar baduzu edo gure erosketa-sistemaren funtzionamenduaren gainean zalantzarik baduzu, deitu 902 22 44 11 zenbakira. Atsegin handiz lagunduko dizugu.
- ‘Nire kontua’-‘Eskaerak’ atalean sartuta eska dezakezu faktura. Egin klik faktura behar duzun eskaeraren gainean. ‘Eskaeraren xehetasunak’ atalaren barruan, sakatu ‘Faktura eskatu’ botoiaren gainean eta bete eskatzen zaizkizun datuak.
-Nahiago baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan telefono-zenbaki honetara deituz: 900 363 900.
-Urteko 365 egunetan ere egin dezakezu hemen:
clientes@elcorteingles.es (Elikadura ez).
clientes.supermercado@elcorteingles.es (Supermerkatua).
servicio_clientes@elcorteingles.es (Zentroekin edo taldeko beste enpresekin lotutako kontsultak egiteko).
Faktura bidaltzeko, zure erosketaren eskaera-zenbakia, sozietatearen izena eta helbidea eta IFK adierazi beharko dizkiguzu.
Faktura eroslea ez den beste norbaiten izenean egitea nahi baduzu, dagokion baimena bidali behar da.
Eskaera baten berrespen mezu elektronikorik jaso ez baduzu posta elektronikoan, arazo tekniko zehatz batengatik izan daiteke. Minutu batzuk pasata jasoko duzu ziurrenik. Edonola ere, begiratu spam edo mezu baztergarrien karpetan, han egon baitaiteke.
Ordu batzuk pasata ere jasotzen ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako telefono-zenbaki hauetan: 900 363 900. Edo, bestela, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: clientes@elcorteingles.es.