Hona hemen 24 ordutan egiten diren entregen baldintzak:
Zure eskaeren egoera ikusteko, identifikatu eta, "EROSKETAK" atalean, sakatu "eskaerak" esteka; zure eskaera zein egoeratan dagoen ikusi ahal izango duzu: jasota, banaketan, entregatuta, prestatzen...
Eskaera egin eta jarraian sartzen bazara, eta eskaera horri buruzko informaziorik ez badago, ez kezkatu. Zenbait minutu behar ditu.
Hona hemen El Corte Inglés-en bidalketa-baldintzak. Modako salgaiak, osagarriak, erlojuak, liburuak, musika, filmak eta bideojokoak edozein tokitara bidaltzen dira, Espainia barruan zein atzerrian, honako hauetara izan ezik: Venezuela, Errusia, Kuba eta Argentina.
Elektronikako salgaiak, etxekoak, informatikakoak, kirolekoak, maletak, ardoa eta haurrentzako salgaiak Europar Batasuneko herrialdeetara bidaltzen dira (etxetresna elektronikoak izan ezik; horrelako produktuak erostean aukeran dauden helmugetara bakarrik bidali ahal dira). Eskaera egin baino lehen, gogoan izan beren ezaugarriak, tentsioa, sare-motak eta abar direla eta, balitekeela salgai batzuk zenbait herrialdetan baliogarriak ez izatea.
Opari Txartelak penintsulako Espainiako penintsulara eta Balearretara soilik bidaliko dira.
Bitxiak penintsulako Espainiako penintsulara eta Balearretara soilik bidaliko dira.
Loreak, fruta-saskiak eta jaioberrientzako saskiak penintsulako Espainiara bidaliko dira soilik.
Ez dugu posta kutxetara produkturik bidaltzen.
Salgai jakin batzuk erosi baino lehen, informazio hau irakurri behar duzu:
Zure Click&Car eskaera jasotzeko, zoaz aukeratu duzun merkataritza-guneko aparkalekura. Jarrai iezaiezu Click&Car gunera nola heldu adierazten duten seinaleei eta aparkatu kotxea erreserbatutako toki batean. Erakutsi NANa eta berrespen-mezua; eskaera entregatu eta autoaren maletategian sartuko dugu.
2 aukera ditugu zure eskaeretarako:
1. "EL CORTE INGLÉS PLUS"
Kontratatu tarifa finkoaren gure zerbitzu berria urtebetez, soilik 35,90 euroren truke. “Etxera bidaltzea” eska dezakezu edo gure “entrega egunean bertan” zerbitzua erabili:
Ezagutu bere abantaila guztiak eta probatu DOAN 30 egunez.
2. BIDALKETA-GASTU OROKORRAK
Kategoriak
Moda, osagarriak, kirol-jantziak eta -oinetakoak, liburuak *, zinema, paper-gauzak eta musika * *, bideo-jokoak, bideokontsolak, jostailuak, kirola, etxetresna elektriko txikiak, informatika, elektronika, etxeko gauzak, ehun-gaiak, edertasun produktuak * * * , dekorazioa, txukuntasuna etxean, lanparak, perfumeak eta kosmetika, haurtxoak, paper-gauzak, gourmet-a, maskotak, esperientzia-paketeak eta produktu berregokituak.
Tarifak
Etxera bidaltzea | Entrega egunean bertan | El Corte Inglés-en jasotzea | Supercor-en jasotzea | Correos |
5,90 euro DOAN 99 eurotik aurrera | 7,90 euro DOAN 99 eurotik aurrera | Doan | 1€ | 2€ |
* Liburuen kasuan, bidalketek euro bateko kostua izango dute, eta DOAN izango dira bidalketak 99 eurotik gorako gastua eginez gero
* * Zineman, musikan, paper-gauzetan eta lizentzietan, bidalketek 2,90 euroko kostua izango dute, eta DOAN izango dira bidalketak 99 eurotik gorako gastua eginez gero
* * * Edertasun produktuen bidalketa doakoa izango da 39 eurotik gorako gastua eginez gero. Eskaeraren zenbatekoa 10 eurotik eta 39 eurora bitartekoa bada 5,90 euroko kostua izango du.
Kategoriak
Igerilekuak, bizikletak eta fitness, etxetresna elektriko handiak, aire girotua, telebista (48”-tik gorakoak), musika-tresnak, soinua (>15kg), lastairak, altzariak, haurtxoentzako altzariak eta karrozeria, maskotentzako janaria (>15kg).
Tarifak
Etxera bidaltzea | Entrega egunean bertan | El Corte Inglés-en jasotzea | Supercor-en jasotzea | Correos |
19,90 euro DOAN 299 eurotik aurrera | Ez da entregatuko | Ez da jasoko | Ez da jasoko | Ez da jasoko |
Bidalketa-gastuak Penintsulan, Balear Uharteetan eta Kanarietan sailaren, eskaeraren zenbatekoaren eta bidalketa-motaren edo hura jasotzeko moduaren arabera kalkulatzen dira. Eskaeraren gutxieneko zenbatekoa: 10 euro.
Hautatutako ordainketa modua jasotzean ordaintzea bada (Espainia penintsularrean eta Balear Uharteetan bakarrik), bidalketa-gastuei 1,5 euro gehituko zaie. Gastu hauek bidalketa bakoitzerako dira, artikulu kopurua gorabehera.
Hainbat produktu eskaera bakarrean barne hartuz gero ere, produktu bakoitzak bidalketa-gastu desberdinak izanik, zenbateko altuena aplikatuko da.
Badira, beren pisua eta bolumena edo entrega egiteko etxebizitzaren baldintzak (sabaien altuera, igogailua, eskailera zuloa...) direla eta, kalean baino eman ezin diren salgai jakin batzuk. Hala eta guztiz ere zure etxean entregatzea nahi baduzu, inguruabar horiek jakinarazi beharko dizkizugu aldez aurretik, 900 373 111 telefonora deituta. Bidalketa-gastuen aurrekontu bat bidaliko dizugu eta, onartuz gero, beharrezko kudeaketei ekingo diegu ahalik eta arinen entregatu diezazuten. Entregatzeko garabi bat jartzea beharrezkoa balitz, adibidez, baimen bereziak beharko dira; izapide batzuk dituzte bereki baimenok eta, hortaz, baliteke entrega-epea atzeratzea.
Ez da aplikatzen beste webguneen bidez egiten diren eskaeretan: Supermerkatua, Primeriti, etab... eta Market Place-ko salgaien salmentak.
Jar zaitez gurekin harremanetan | |||||||||
|
|